20:00 h. Donibaneko kulturgunean
20:00 h. Trintxerpeko Alkateordetzan

  • Dejar que muera
  • The gold teeth
  • Sacrilegio
  • Artesanía
  • Les deserteurs

      ATAL OFIZIALEKO
     SAIOAK

DEJAR QUE MUERA
14 m. / 2023 / Espainia

Zuzendaritza: Irene Segovia. Gidoia: Irene Segovia, Juando Cortijos. Ekoizpena: Irene Segovia – Escac Films. Aktoreak: Juls Sobrón, Ana Barja, Eva Poch.

submissions@filmsontheroad.com

Albak beti atera behar izan ditu babak heltzetik. 20 urte ditu eta lore-fabrika batean lan egiten du. Bere bizitza irauli egingo da, dei baten bidez norbaitek jakinarazten dionean urteetan ikusi ez duen aita hil egin dela.

THE GOLD TEETH
15 m. / 2022 / Kanada – Iran

Zuzendaritza eta gidoia: Alireza Kazemipour. Ekoizpena: Fernando Pazin, Citiy Blue Films. Aktoreak: Parmiss Sehat, Shayan Bayat, Enayat Ahmady.

distribucion@citybluefilms.com
• Fikzio Onena – Elche International Independent Festival
• Film Labur Onena eta Publikoaren Saria – Cortolovere

Shara, Kanadan bizi den errefuxiatu afganiar bat, Irango Hamed dentista ohiaren ateraino iritsi da laguntza bila; bere aita defuntuari urrezko hortzak ateratzeko eskatu dio, hura lurperatu aurretik.

SACRILEGIO
16 m. / 2023 / Espainia

Zuzendaritza: Pedro Casablanc. Gidoia: Pedro Casablanc (novela Ramón del Valle-Inclán). Ekoizpena: Jorge Rivera. Aktoreak: Felipe García Vélez, Pedro M. Ortiz, Hector meres, Aky Gamazo, Rafa Castillo Romero, Alejandro Morales, Luis Centeno.

info@distributionwithglasses.com

Rondako mendilerroan ezkutatutako bidelapur-talde batek taldeko beteranoa eta mito bizia den «El Sordo» exekutatzeko asmoa du. Zazpi bidelapurrez osatutako kuadrillak susmoa du haien aurka egin zezakeen laidorik okerrena egin duela, hau da, justiziaren aurrean haiek salatzea. Exekutatu aurretik, presoak azken igurtzia eskatu du. Bidelapurrak ez dira ausartzen apaiz bati deitzera; beraz, haietako batek apaiz itxurak egingo ditu eta sakrilegio-ekintza bat egingo du.

ARTESANÍA
20 m. / 2023 / Espainia

Zuzendaritza: David Pérez Sañudo. Gidoia: Inés González y Martí Juan Batet. Ekoizpena: Agustín Delgado Bulnes. Aktoreak: Luis Callejo, Paula Usero, Fernando Albizu e Isabel Gaudí.

alicia@creamshorts.com
• Gidoi Onena – Medina Film Festival
• Film Labur Onena, Aktor Onena eta Aktore onenaren epaimahaiaren aipamen berezia – Luna de Cortos
• Zuzendari Onena – Tarazona y Moncayo Comedy Film Festival

Manuel, erdiguneko negozio txiki baten jabea, eta bere alaba Vicky, Burgosko Unibertsitatean lizentziatu berria, erdigunean duten etxebizitzan nola edo hala bizi dira, bolada txar baten ondoren. Baina egun batean, Vicky bere aukeren gainetik erosten hasiko da, eta Manuelen susmoak piztuko diru. Nondik ateratzen du Vickyk dirua?

LES DÉSERTEURS
9 m. / 2023 / Frantzia

Zuzendaritza eta gidoia: Fabien Luszezyszyn. Ekoizpena: Aymeric Poidevin, La Scop des Sales Gosses. Aktoreak: Aurore Planas, Jean-baptiste Seckler.

festival@lascopdessalesgosses.com
• Film onena – P ‘tits Beurre Festival
• Ohorezko apiamena – South Italy International Film Festival
 
Lehen Mundu Gerraren izugarrikerian, inoren lurra da bi izakiren topaketaren ustekabeko agertokia.