EGITARAUA- IKUSKA 2018

Proiekzioak

Programazio osoa

18/11/07 – 10.00etan Errenteria herriko Kulturgunean (Niessen).
MINTZAGUN
Euskarazko film laburren emanaldia Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleentzat. Horiexek emango dute film laburrik onenarentzat MINTZAGUN saria.
18/11/07. 20.00etan Trintxerpeko Ciriza Etxea.
• IKUSKAREN XX. URTEMUGAREN OROIGARRIZKO ERAKUSKETA
IKUSKA edizioetako kartel eta argazkien erakusketa.
Donostiar kantautore SARA ZOZAYAren saioa.
18/11/09. 20.00etan Trintxerpeko alkateordetza
OMENALDIA…
LARROTXENE BIDEOaren gorazarrez egindako saioa. Larrotxene kultur zentroak ikus-entzunezkoetan zentraturiko prestakuntza, ekoizpen eta zabalkundeko ikastaroak antolatzen ditu. Larrotxenean hasi ziren, esaterako, Borja Cobeaga eta Pablo Malo zinemagileak, beren geletatik pasatu diren askoren artean. Saio honetan Larrotxenean urteetan ekoitzi diren film labur hautatuak emango dira.
18/11/10 Trintxerpeko Alkateordetza.
19.00etan EMEA ETA ANITZA
Emakumea hainbat arlotan islatzen duten film laburren proiekzioa. Saioko film laburrik onenari Bekoz Beko saria emango diogu.
22.30ean GAUGUASA
Umorezko film laburren saioa.
18/11/11 – 19.00etan Trintxerpeko alkateordetza
“BASKAVIGIN”-en proiekzioa: La matanza de los Balleneros Vascos”.
Islandian grabaturiko film dokumental luzea. Herri honetan jazoriko gertakari beltzenetako bat jorratzen du: Islandiako itsasertzean jazotako 31 euskal baleazaleen hilketa basatia. Islandiako biztanleen artean oso gertakari ezaguna da baina Euskal Herrian ez, duela urte gutxi arte ezezaguna. Nazioarteko aditu batzuen eskutik eta berreraikuntza historiko xehatuetan bermaturik, 1615eko negu hartan zer gertatu zen ikasiko dugu.
AZAROAREN 12TIK 16RA 20.00etan
Trintxerpeko Alkateordetzan eta Donibaneko Juanba Berasategin.
SAIL OFIZIALA. – Lehiaketako film laburren proiekzioa.
18/11/14 – 10.00etan Trintxerpeko alkateordetza
• MINTZAGUN
Euskarazko film laburren emanaldia Trintxerpeko euskaltegietako ikasleentzat. (Mintzagun Saria, euskarazko film labur onenari).

18/11/16 – 22.30ean Trintxerpeko alkateordetza
INTRIGA ETA IZU FILMAK– Intriga, izu, thriller… film laburrak.
18/11/17 – 19.00etan Trintxerpeko alkateordetza
• EPAIMAHAIAREN ERABAKIA ETA 2018KO IKUSKAREN SARI-BANAKETA
• FILM LABUR SARITUEN PROIEKZIOA.