IKUSKA 2021 PROGRAMAZIOA – TRINTXERPEKO ALKATEORDETZA

Ostirala 12, 20:00. “ M “ film laburraren proiekzioa.
“Bidaia bat, topaketa bat, historia bat eta lagun asko”.
M abentura bat da, Marik udabururantz egiten duen bidaia, alegia.
THIKUHARRI gizarte- eta kultura-elkartearen lankidetza-lan bat. Film laburrean parte hartzen duten pertsonaia batzuei buruzko azalpenak emango dira. Irungo Nayade Abesbatza gurekin izango dugu, film labur honetan parte hartu baitu.

Larunbata 13
19:00. EMEA ETA ANITZA
Emakumea hainbat arlotan islatzen duten film laburren proiekzioa. Saileko film laburrik onenari Bekoz Beko saria emango diogu.
22:30. GAUGUASA
Umorezko film laburren saioa.
Igandea 14, 19:00. MAIXABEL filmaren proiekzioa – – Iciar Bollaín.

Maixabelek bere senarra, Juan Maria Jauregui, galdu zuen 2000. urtean, ETAk hil zuenean. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jaso zuen: hiltzaileetako batek berarekin hitz egitea eskatu zuen Langraiz Okako espetxean (Araba), bertan zigorra betetzen ari baitzen, talde terroristarekin zituen harremanak eten ostean. Zalantzak zalantza eta oinaze handia izan arren, Maixabelek onartu egin zuen aurrez aurre topo egitea hamasei urte zituenetik bere lagun izandakoaren bizitzarekin odol hotzean amaitu zuten pertsonekin.

AZAROAREN 15etik 19ra, 20:00.
SAIL OFIZIALA – Lehiaketako film laburren proiekzioa.

Ostirala 19, 22:30 – INTRIGA ETA BELDURREZKO FILM LABURRAK – Intriga, beldurra, thrillerrak…
Larunbata 20, 19:00.
EPAIMAHAIAREN ERABAKIA ETA 2021EKO IKUSKAREN SARI-BANAKETA.
FILM LABUR SARITUEN PROIEKZIOA.

PROIEKZIO PARALELOAK
AZAROAREN 15etik 19ra, 19:30 – Donibaneko Juanba Berasategi auditorioa
SAIL OFIZIALA – Lehiaketako film laburren proiekzioa.

21/11/9 – 18:00 – Oiartzungo Udaleko udalbatzar aretoa.
21/11/17 – 19:00 – Lezoko Gezala aretoa – Lezoko Zinema Ttikia.
MINTZAGUN ATALA – Euskarazko film laburren saila (saio irekia).
21/11/10 – 10:00 – Niessen kultur aretoa – Errenteria.
21/11/17 – 10:00 – Trintxerpeko Akateordetza.
MINTZAGUN ATALA – Euskarazko film laburren emanaldia Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleentzat. Horiexek emango dute film laburrik onenarentzat MINTZAGUN saria.