- #Tocar fondo
- El hombre que mató a Terry Gilliam
- Pobre marciano
- Superhost
- Cielito lindo
- A la vejez viruelas
- Sexo a los 70
- Ghosting
2025/11/15
22:30 h.
Trintxerpeko Alkateordetza
#TOCAR FONDO
7 m. / 2024 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoa: Carles Bigorra. Ekoizpena: Carles Bigorra – Octubre Cinema. Aktoreak: Carles Bigorra, Jana Juan Bonet, Isona Juan Bonet, Pol Bigorra, Jordi Romero, Marta Bonet.
ehqmtgshortfilm@gmail.com, carlesbigorra@gmail.com, joelmn1212@gmail.com
Banandutako aita bat alaben maitasuna irabazten saiatuko da, eta horretarako, hondartzako hondarretan lurperatu dezaten utziko die. Sare sozialak direla eta, haren egoerak ustekabeko aldaketa ekarriko du.
EL HOMBRE QUE MATÓ A TERRY GILLIAM
18 m. / 2024 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoa: Joel Munu. Ekoizpena: Joel Munu, Marina Rúbies – Octubre Cinema. Aktoreak: Marc Balaguer, Carles Bigorra, Ricard Farré.
ehqmtgshortfilm@gmail.com, joelmn1212@gmail.com
Corrosivo Film Fest (Costa Rica) – Film labur onena.
Emilio (24 urte) ekoizpen-laguntzaile gisa parte hartzen ari da basamortuko film baten filmaketan. Plangintza txarraren ondorioz, gertuko gasolindegi bat bilatu beharko du ekipoa pizten duen sorgailua betetzeko.
POBRE MARCIANO
8 m. / 2025 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoa: Alex Rey. Ekoizpena: Alex Rey – Mirachechu Productions. Aktoreak: Animación. Voz: Alex Rey.
alexrey81@gmail.com
Jaiotzean jartzen dizuten izenak zure patua markatu dezake. Esan diezaiotela Marciano Martínez Muela gizajoari; kantatzeko lagun bat baino ez zuen nahi… baina unibertsoak konspiratu egiten du ametsak bete daitezen.
SUPERHOST
12 m. / 2024 / Espainia/p>
Zuzendaritza eta gidoa: Joan Alamar. Ekoizpena: Gabriela Tamarit – Sistema del Solar Produccions S. L. Aktoreak: Matías Briceño Díaz, Anaïs Duperrein, Albert Sanz.
info@sistemadelsolar.com
Tabloid Wich Award – Komediako gizonezko aktore onena
Senar-emazte gazte batzuek landa-etxea alokatu diote itxuraz arrunta den apopilo bikote bati. Hala ere, superhostaren etorrerak tentsioak eta sekretuak eragingo ditu, eta, ondorioz, asteburua gero eta arraroagoa eta arriskutsuagoa bihurtuko da.
CIELITO LINDO
4 m. / 2025 / Espainia
Zuzendaritza: Juanma Cifuentes. Gidoia: Juanma Cifuentes, Manuel Maciá. Ekoizpena: CEM FILMS. Aktoreak: Rubén Faura, Rafa Granados, Manuel Maciá.
FFICAB – Gizonezko aktore onena.
Manuelek nahi duen guztia dauka. Edo ia. Guztiz maiteminduta daukan emakume bat, haren ondoan familia bat osatzeko etxe perfektua erosteko aukera, eta proiektu eta ilusio asko. Gauza bakarra falta zaio: hipotekarako abala. Eskura dituen bala guztiak erre ondoren, bakarra geratzen zaio: amaginarreba. Familia-ospakizun batek aukera paregabea emango dio saiatzeko. Hori lortzeko gai izango da?
A LA VEJEZ VIRUELAS
4 m. / 2025 / Espainia
Zuzendaritza eta gidoa: Pol Aguilera. Ekoizpena: ESCAC. Aktoreak: Toni Sevilla, Xavier Serrat, Joan Segalès, Adrian Marin, Atria, Gracia Esparza.
info@lineupshorts.com
Quiquek eta Alfonsok (80 urteko aitona marmartiak) bikote-trukeko klub batean sartu behar dute, euren lagun bat aurkitzeko. Lagunduko al die giro horrek beren adiskidetasun korapilatsua berregiten?
SEXO A LOS 70
18 m. / 2025 / Espainia
Zuzendaritza: Vanesa Romero. Gidoia: Vanesa Romero, Raúl Ruano Monge. Ekoizpena: Vanesa Romero, Paloma Tejero Rodríguez y Raúl Ruano Monge – Trebol4 Content S.L, La Canica Films S.L. Aktoreak: Mamen García, Fernando Colomo, Laura Candil, Javier Bódalo, Carlos Sobera.
info@selectedfilms.com
Festival Internacional de Cine de Comedia de Cuenca (FICCUE) 2025 – Zuzendari onena.
FICCUE 2025 – Emakumezko aktore onena.
Marga alarguna da eta monotonian harrapatuta bizi da. Bilobak app baten bitartez hitzordua antolatu dio, haren izenean arituz, eta harrituta geratu da. Hasieran nahi ez zuen arren, Margak Agapito ezagutu du, gizon berritsua, saltsa maite duena. Baina gaua ez da hark uste zuen moduan atera, adin jakin batean harremanek euren erritmo propioa izaten baitute.
GHOSTING
8 m. / 2024 / Espainia
Zuzendaritza: Yago Casariego. Gidoia: Nacho Monter, Yago Casariego. Ekoizpena: Yago Casariego, Nacho Monter, Diego Fernández-Cid. Aktoreak: Nacho Monter, Rosa Angulo, Yago Casariego, Aníbal Gómez.
B-Retina – Film laburo nena.
Miguelek neska-lagun berriari buruz hitz egin du lagunarekin. Hasieran, dena ondo zihoan, baina orain ghostinga egiten ari zaio. Laguna konturatu da kontua ez dela mezuei ez erantzutea, mamua balitz bezala jokatzen duela baizik.