Select Page
  • Bidean
  • Iturralde
  • Erreka zoko hortan
  • A-maniki
  • Planetagatik

2026/11/13
20:00 h.
Trintxerpeko Alkateordetza

700
14 m. / 2026 / Euskadi

Zuzendaritza: Araitz Garate Etxabe eta Oier Romatet. Gidoia: Oier Romatet (jatorrizko gidoia); Araitz Garate eta Oier Romatet (egokitzapena). Ekoizpena: Naia Unanue. Aktoreak: Anuk Puertolas, Olaia Sanchez, Markel Uranga, Esti Curiel eta Goiz Eder Iturain.
700laburmetraia@gmail.com

Ez dago biztanleria osoa hornitzeko nahikoa baliabiderik jada, baina bada biziraupena bermatzeko modua aurkitu duen komunitaterik. Herri horietako batean bizi dira Laura, bere ama eta Alba arreba. Guztien ongizatea ziurtatzen duen arau nagusia honako hau da: herrian 10 urtetik gorako 700 pertsonarentzat bakarrik dago lekua.

BUELTA ETA BUELTA
3 m. / 2025 / Euskadi

Zuzendaritza: Eneko Muruzabal Elezcano. Gidoia: Eneko Muruzabal Elezcano. Ekoizpena: Eneko Muruzabal Elezcano – Batbihiru Produkzioak. Aktoreak: Itsaso Muruzabal Elezcano.
enetron@gmail.com

Familiaren sukaldean, emakume batek plater berezi bat prestatzen du bere laguntzaile misteriotsuarentzat.

  • Gidoi Onena – Humus Film Fest
  • Euskal Film Labur Onena – Humor en Corto / Umorea Labur
ETXALDEA
7 m. / 2026 / Nafarroa

Zuzendaritza: Lore Azpirotz Sustatxa. Gidoia: Lore Azpirotz Sustatxa. Ekoizpena: Lore Azpirotz Sustatxa – Pixelian Nafarroako Zinema eta Arte Bisualeko Eskola
. Aktoreak: Elena Rodríguez Sánchez, Iñaki Zabala.
fest@inoutdistribution.com

Miguel eta Luisa mendiko herri txiki bateko baserri batean bizi dira. Itxurazko lasaitasun bizitza daramate, Miguelek abereekin egiten duen lanak eta Luisak arduratzen den etxeko lanak markatuta.

  • Film Labur Onena – PIXELIANeko Zine eta Ikus-entzunezko Arte Zuzendaritzako Master Intentsiboko Lehen Promozioa, Nafarroa
  • Emakumezko Aktore Onena – Gizarte Kulturalaren Nazioarteko Ikus-entzunezko Jaialdia, Paraguai
ISPILUA ZEHARKATUZ
10 m. / 2026 / Euskadi

Zuzendaritza: Ainhoa Alberdi Gisasola. Gidoia: Ainhoa Alberdi Gisasola. Ekoizpena: Larrotxene Bideo. Aktoreak: Joane Alberdi Illarramendi eta Ainhoa Alberdi Gisasola.
larrotxene_bideo@donostia.eus

Ero hartu gintuzten. Emakume askok historian zehar, eta batez ere gerraostean, bizitako errealitate krudela. Gure amonak ziren. Oroitzapen horrek gure gorputzetan irauten du.

ULTRAMARINO
19 m. / 2025 / Euskadi

Zuzendaritza: Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti. Gidoia: Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti. Ekoizpena: Ainhoa Andraka eta Zuri Goikoetxea – Doxa Producciones. Aktoreak: Zion Arakistain, Iraia Elías, Mariasun Pagoaga, Josean Bengoetxea, Nerea Arriola, Amaya Quiroga, Garazi Urkola eta Aiora Enparantza.
alicia@creamshorts.com

Herria urteko egun handirako prestatzen ari da; bertan, tradizioaren arabera, gizonak menditik tortxekin jaisten dira, arrain-zopaz hornitzen dituzten emakumeek harrera egin diezaioten. Arrantzale herri batek hornitzen dion itsasoarekiko begirunea da.

  • Mirentxu Loyarte Saria – (H)EMEN – ZINEBI, Bilboko Film Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia
  • Berria Saria – Huhezinema, Euskal Film Laburren Jaialdia
  • EITB Saria Euskal Film Labur Onenari – Donostiako Giza Eskubideen Zinema Jaialdia
ZEZENA ETA UMEA
15 m. / 2025 / Euskadi

Zuzendaritza: Igor García Piñas. Gidoia: Igor García Piñas. Ekoizpena: Igor García Piñas, Roberto San Sebastián, Lander Castro, José Ramón Mariño eta Oskar Bañuelos.– Platanobolígrafo, Monndo eta Katxarreria Films. Aktoreak: Aitor Borobia, Ane Pikaza, Ekiotz Galindo, Kepa Errasti eta Patxi Santamaría.
info@selectedfilms.com

60ko hamarkadan (Euskal Herrian), Gartzia, Miren eta beren haurra baserri isolatu batean bizi dira, bizirauten. Pobreziatik ateratzeko, Gartziak zezen bravo bat erosten du, baina plana oker joaten da: animalia ezin kontrolatuzkoa bihurtzen da. Tentsioa handituz joaten da, egun batean haurra desagertzen den arte.

  • Epaimahaiaren Saria – Mostremp, Pallarseko Zinema Erruralaren Jaialdia