IKUSKA 2022 – PROGRAMAZIOA

TRINTXERPEKO ALKATEORDETZA

22/11/12
12:00. ILLUMBE MUSIKA ELKARTEAREN 50. urteurrena
Pasaia Musikaleko Konposizio-teknikako ikasleek bat egin dute Illumbe Musika Elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunarekin, IKUSKArekin elkarlanean landutako ekimen baten bidez. Paco Rabanne Trintxerpetar ospetsuari buruzko dokumentalaren eszena batzuei musika jartzen aritu dira, dokumentalaren ikuspegiari musika erantsiz. Beraz, aukera izango dugu askotariko estilo eta instrumentazio koloretsuekin musikatutako 10 eszenaz gozatzeko. Gure lanak elkarrekin ikustera gonbidatzen zaituztegu!

19:00. EMEA ETA ANITZA
Emakumea hainbat arlotan islatzen duten film laburren proiekzioa. Saileko film laburrik onenari Bekoz Beko saria emango diogu.

22:30. GAUGUASA
Umorezko film laburren saioa.

22/11/13, 19:00. ILLUMBE MUSIKA ELKARTEA ospatzen
ILLUMBE musika elkartea bere sorreraren 50. urteurrena ospatzen ari da. Hori dela eta, elkartearen musika gure zinemarekin uztartuz ospatu nahi izan dugu. Galiziatik Pasaiara heldu da CASPERVEK, zinema-kontzertu proposamen batekin. Buster Keatonen EL MAQUINISTA DE LA GENERAL filma proiektatuko dugu, Caspervek-ek berariaz filmerako konposatutako musikaz lagunduta.

AZAROAREN 14etik 18ra, 20:00.
SAIL OFIZIALA – Lehiaketako film laburren proiekzioa.

22/11/18, 22:30.
INTRIGA ETA BELDURREZKO FILM LABURRAK
ntriga, beldurra, thrillerrak…

22/11/19, 19:00.
EPAIMAHAIAREN ERABAKIA ETA 2022EKO IKUSKAREN SARI-BANAKETA
FILM LABUR SARITUEN PROIEKZIOA

PROIEKZIO PARALELOAK

AZAROAREN 14etik 18ra, 19:30. – Donibaneko Juanba Berasategi auditorioa.
SAIL OFIZIALA – Lehiaketako film laburren proiekzioa.

22/11/15, 18:30. – Oiartzungo Udaleko udalbatzar aretoa.
11/11/16, 19:00. – Lezoko Gezala aretoa – Lezoko Zinema Ttikia.
MINTZAGUN ATALA – Euskarazko film laburren saila (saio irekia).

22/11/14, 10:00. – Niessen kultur aretoa – Errenteria.
22/11/15, 10:00. – Trintxerpeko Akateordetza.
MINTZAGUN ATALA – Euskarazko film laburren emanaldia Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleentzat. Horiexek emango dute film laburrik onenarentzat MINTZAGUN saria.