22/11/15, 18:30. – Oiartzungo Udaleko udalbatzar aretoa.
11/11/16, 19:00. – Lezoko Gezala aretoa – Lezoko Zinema Ttikia.
MINTZAGUN ATALA – Euskarazko film laburren saila (saio irekia).

22/11/14, 10:00. – Niessen kultur aretoa – Errenteria.
22/11/15, 10:00. – Trintxerpeko Akateordetza.
MINTZAGUN ATALA – Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleentzat.

IRRITS
15 min. / 2022 / Euskadi
Zuzendaritza eta gidoia: Maider Oleaga. Ekoizpena: Maider Oleaga / Sumendi Filmak, Galapan Productionsir. Aktoreak: Erika Olaizola, Izaro Nieto, Ángela Echaniz, Xabier Elizalde.
maideroleaga@gmail.com

Izaro eta Clara, 17 urteko neska nerabe bi, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Egun bero batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian, baina prest dago Clarari jarraitzeko, hark nahi duen eremura.

OIHARTZUNAK
12 min. / 2022 / Iparralde

Dirección y guion: Carmen Echeverria. Producción: Emilie Tardif. Intérpretes: Jon Ander Urresti, Ainara Leemans.
production@amethystefilms.com

Maia está trabajando en su tesis cuando Txema regresa de los ensayos en el teatro. La pareja habla sobre su día. Txema va a buscar una cerveza sin llevársela a Maia, lo que crea un pequeño conflicto entre ambos. Continúan hablando hasta que escuchan a una mujer y un hombre discutiendo en la calle. Al principio no están preocupados, pero las quejas de la mujer empiezan a preocupar a Maia. Txema no parece reaccionar, lo que enfada a Maia. Se desata una discusión entre la pareja.

ERRO BI
12 min./ 2022 / Euskadi
Zuzendaritza eta gidoia: Nagore Muriel Letamendia. Ekoizpena: Nagore Muriel Letamendia, Imanol Gurrutxaga, Sara Vozmediano Vicente. Aktoreak: Ibone Ajuria Fondado, Sonia Villamor.
nagoremurielletamendia@gmail.com

Urtebete igaro da Ainhoaren aita hil zenetik. Harrez geroztik, aitarekin bizi zireneko baserrian bizi dira ama-alabak. Ainhoak hortik alde egin nahi du, lekuak aita gogorarazten baitio. Amak, ordea, alaba berarekin geratzea nahi du. Baserriko behi baten heriotza aitzakiatzat hartuta, Ainhoari hirira joatea galarazten saiatuko da ama.

ETXEAN
19 min. / 2021 / Euskadi
Zuzendaritza: Mikel Rueda. Gidoia: Claudia Costafreda. Ekoizpena: Asier Bilbao Izacelaya, Mikel Rueda, Kenneth Oribe / Aterpe Films SI. Aktoreak: Itziar Aizpuru, Iraia Elias.
info@ismaelmartin.com 

Gorroto beteriko urteak, inoiz itxi ez diren zauriak eta esan gabeko maitasun hitzak. Covid 19 eta konfinamendua etsai, Maria Luisa eta Mai, ama-alabek gau oso bat elkarrekin igaro beharko dute. Ihes egin nahian ibiliko dira, baina funtsean, batak bestearen konpainia bilatuko dute. Gau horretan Maik erabaki bat hartu beharko du: bere bizitza erosora bueltatu edo iraganeko mamuei aurre egin eta bere iraganarekin adiskidetu.

ARNASA
15 min. / 2022 / Euskadi
Zuzendaritza eta gidoia: Raúl Barreras. Ekoizpena Itziar Otxoa. Aktoreak: Eneko Sagardoy, Zorion Egileor.
fest@marvinwayne.com

• Zuzendari Onena – Cerdanya Film Festival

Muino batean eserita, Inaxiok emaztearen heriotza deitoratzen du bertso baten bidez. Haren biloba, Ekaitz, baserrira itzuliko da aitona zaintzera, eta konpainia eta elikagaiak eskaintzen dizkieten animaliak zaintzera. Biek inguruaren ikuspegi ezberdinak dauzkate, baina elkartu egingo dira berriz, eta eta etorkizuneko zailtasunei aurre egingo diete elkarrekin.