• El cometa
  • Camino a Damasco
  • Pared con pared
  • Work it class!
  • Mi turno
  • La consulta
  • For Pete’s Sake
  • Cliché
  • Virgen santa
  • Kellys
  • Parle vous?

22/11/12 – 22:30ean. Trintxerpeko Alkate Ordetza

EL COMETA
3 min. / 2021 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Aitor Elorriaga. Ekoizpena: María Ángeles Torre /Singuita Films. Aktoreak: Itziar Fragua, Aiora Sedano.
singuitafilms@hotmail.com

Bi lagun min kometa baten pasaera ikusteko geratu dira. Inoiz ez da kometa bat lurretik hain hurbil pasa, eta une ahaztezina izango da.

CAMINO A DAMASCO
11 min. / 2022 / Espainia

Zuzendaritza: Enio Mejía. Gidoia: Inés Sánchez. Ekoizpena: Pablo Bautista, Antonio Rubial, Enio Mejía / Amooor Films, Distribution With Glasses. Aktoreak: Anna Castillo, Greta Fernández, Juan Meseguer.
info@distributionwithglasses.com 
 
Candela eta Pepa Madrilgo La Almudena hilerriko lorezainak dira. Atsedenaldi batean erretzen eta hizketan ari dira. Bien arteko elkarrizketaren gaia da Pepak duen ajea, atzo gaueko festaren ondorioz, eta senargai ohiarekin (Santirekin) topo egin zuelako. Elkarrizketa horren eta Raimundok emaztearen hilobira egindako bisitaren eraginez, Pepak errebelazio bat izango du: ez badio behingoz Santi ikusteari uzten, berriz ere elkartuko dira, ez maitasunagatik, inertzia hutsagatik baizik.

PARED CON PARED
1 min. / 2021 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Ignacio Rodó. Ekoizpena: Ignacio Rodó, Anna Comet. Aktoreak: Jana Errando, Jesús Luis Jiménez.
ignacio.f.rodo@gmail.com

Bi bizilagunek topo egin dute igogailuan.

WORK IT CLASS!
8 min. / 2021 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Pol Diggler. Ekoizpena: Sandra Forn / Fergaht Productions, Films de l’Orient. Aktoreak: Roser Bundó, Artur Villalba, Miriam Marcet, Morgan Symes, Edgar Moreno, José Luis Miranda.
poldiggler@gmail.com

• Film labur Onena – Angus Film Festival

Urte Zaharreko festa dotore batean bi dantzari goi mailako ikusleei iseka egiten saiatuko dira, beraien emanaldiko abestia aldatuz.

MI TURNO
4 min. / 2022 / Espainia

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Jorju Latorre. Aktoreak: Ana Varela, Clemente García.
jorjupol@gmail.com 

Pilarrek eta Polek hamar urte daramate “demokratikoki” bikote gisa bizitzen. Erabakiak hartzeko metodorik onena, diotenez. Orain haien alaba heldua denez, sistema horretan giltzarria izango da.

LA CONSULTA
5 min. / 2021 / Espainia

Zuzendaritza :Miguel A. Almanza. Gidoia: Andrés Suárez. Ekoizpena Andrés Suárez, Rocío Rubio. Aktoreak: Rocío Rubio, Lorena Roncero, Andrés Suárez.
andressuarezactor@gmail.com 

Bikote bitxi samar batek bizitzako erabakirik garrantzitsuena hartu behar du.
Aukeratu egin behar dute, baina beranduegi izan liteke…

FOR PETE’S SAKE
13 min. / 2022 / EE. UU.

Zuzendaritza eta gidoia: Gerald B. Fillmore. Ekoizpena: Gerald B. Fillmore / Film More Entertainment Llc. Aktoreak: Gerald B. Fillmore, Beau Bowker.
info@ismaelmartin.com  

• Ohorezko aipamena – Caostica International Shortfilm and Videoclip Festival 2022
• Ikusleen saria – Fascurt, Festival de Curtmetratges del Masnou 2022
• Epaimahaiaren saria – Festival de Cortos de Carabanchel 2022
• Fantosfreak saria, ikusleen saria – Festival Fantosfreak de Cortometrajes 2022
• Ikusleen saria – FICSAN Festival de San Roque 2022
• Ikusleen saria – Infest Rubi 2022
• Ikusleen saria, epaimahaiaren saria – Tashort Fest 2022

Jim erotzen ari da, ospitalean egon da betidanik. Azkenean, iritsi da medikua hari egindako probekin, eta emaitzak ezustekoak dira. Barre edo heriotza kontua.

CLICHÉ
4 min. / 2021 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Giuseppe Rattá Gutiérrez. Ekoizpena: Carlos Santos Rivero, Giuseppe Rattá Gutiérrez. Aktoreak: Camila Gómez Duval.
karma.cortometraje@gmail.com;  yupiratta@gmail.com; charlysanto@yahoo.com

• Emakumezko aktore onena – Rueda con Rueda jaialdia

Esaten da argentinarrek gehiegi hitz egiten dugula, asko errepikatzen ditugula gauzak, hitz asko erabiltzen dugula gauza bera esateko; baina hori topiko, estereotipo edo klitxe bat da. Edo ez?

VIRGEN SANTA
10 min. / 2022 / Espainia

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Oscar Gagliardi Uribe. Aktoreak: Isabel Soldado, Fran Valero.
mojacarsemueve@hotmail.com 
 
Judea. 1. urtea. Mariak eta Josek bikote gazte bat osatzen dute, birjinak dira eta ezkontzeko zain daude, familia bat osatzeko. Baina goiz batean Mariak bisita bitxi bat jasoko du eta Jainkoaren semeaz haurdun geratuko da. Ezagutu ezazu zuzenean nola ematen dion Mariak Joseri berri ona, edo agian ez hain ona.

KELLYS
3 min. / 2021 / Espainia

Zuzendaritza: Javier Fesser. Gidoia: Javier Fesser, Claro García. Ekoizpena: Luis Manso / Películas Pendelton. Aktoreak: Athenea Mata, Esperanza Guardado.
info@ismaelmartin.com 

Gauza batzuk ezkutatu egiten dira, baita lagunik onenari ere.

PARLEZ-VOUS?
9 min. / 2022 / Espainia

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Aitor de Kintana. Aktoreak: Aitor de Kintana, José Dault.
lineupshorts@gmail.com

Eric frantseseko akademia apal baten zuzendaria da, eta azken egun hauetan irakasle berri bat bilatzeaz arduratzen ari da. Horregatik, lan-elkarrizketak egiten ari da, baina izapide hutsa dira, izan ere, gaur Javier etorri da, curriculum onena eta lanposturako erreferentzia onenak dituen hautagaia.