JENDEARENTZAT IREKIAK/DOAKO SARRERA
2023/11/16 – 19.00 h. Lezoko Gezala Aretoan.
2023/11/20 – 18:00 h. Oiartzungo Landetxe Kultur Aretoan.
EUSKALTEGIETAKO IKASLEENTZAT
2023/11/20 – 10.00 h. Errenteriako Niessen Aretoan.
2023/11/22 – 10:00 h. Trintxerpeko Alkateordetzako Aretoan.
2023/11/21 – 14:00 h. Lezoko Gezala Aretoan (Lezo Institutuko Ikasleentzat).
- Muskil
- Telbistako emakumea
- Malkoak
- Muga
- Gogoan daukazu?
- Loturak
MUSKIL
19 m. / 2023 / Euskadi
Zuzendaritza: Marina Perosanz. Gidoia: Garaia Pagola. Ekoizpena: Leire Llano – Muskil Film Laburra. Aktoreak: Iñake Erostorza, José Ramón Soroiz, Miren Arrieta
marinaperosanz03@gmail.com
• Publikoaren Saria – Huhezinema Fikziozko Euskal Film Laburren eta Dokumentalen Jaialdia
Ixabel eta Pedro Muskil baserri batean bizi diren adineko senar-emazteak dira. Ixabelek etxaldean ematen ditu egunak, eta Pedrok tabernan igarotzen ditu egunak. Ixabeli gero eta zailagoa egiten zaio bizimodu horrekin jarraitzea, eta Pedroren gehiegikeriak ere jasan behar izaten ditu.
TELEBISTAKO EMAKUMEA
11 m. / 2022 / Euskadi
Zuzendaritza eta gidoia: Iker Aguirre Vea-Murguía. Ekoizpena: Iker Aguirre Vea- Aktoreak: Askoa Uriarte, Marta Berganzo, Gaizka Sarasua.
ikerav0309@gmail.com veamurguialourdes@yahoo.es
Gauero bezala, Eider bere mutil-lagunarekin iritsi da etxera. Telebista piztu dute, tarte batean ikusteko asmoz. Telebistan telefono bidezko aholkularitza-programa bat aurkitu dute, eta Eiderrek buruan bueltaka duen kasu bat konpontzeko aukera ikusi du.
MALKOAK
5 m. / 2023 / Euskadi
Zuzendaritza: Sonia Estévez. Gidoia: Javier Fernández Landaluce, Sonia Estévez y Arancha Cordero Nuñez. Ekoizpena: Sonia Estévez – Tik Tak Film Studio Koop. Elk.txikia. Aktoreak: Animación.
info@selectedfilms.com
Haur baten malko batek kontatzen digu malkoak ez direla beti berdin ateratzen haurraren begietatik. Haurraren negarra eragin duen arrazoiaren arabera, malkoak itxura desberdina du, desberdin janzten da. Haurrari beti gustatzen zaizkio bere malkoak, eta malkoari bere forma guztiak gustatzen zaizkio.
MUGA
20 m. / 2023 / Euskadi – Iparralde
Zuzendaritza eta gidoia: Eñautg Castagnet.. Ekoizpena: Katti Pochelu. Aktoreak: Kandido Uranga, Sambou Diaby, Patxi Bisquert, Olatz Beobide, Ritxi Abril, Juanen Saralegi, Ainara Ribera.
airiarte@mirokutana.com
Joxean ez da jabetzen bere herrian muga dagoela, eta alde batetik bestera gurutzatzen du astero, txerriak saltzeko. Kamaruren ustez, aldiz, oztopoen eta arriskuaren sinonimoa da muga. Ezustean topo egingo dute, eta indarrak batuko dituzte, arazo handi baten aurka.
GOGOAN DAUKAZU?
3 m. / 2022 / Euskadi
Zuzendaritza: Eva Martín Martín. Gidoia: Maiorga Torvisco, Eva Martín. Ekoizpena: Eva Martín. Aktoreak: Maiorga Torvisco, Eva Martín.
evitamm.em@gmail.com
Bi pertsonak 20 urte daramate irailaren 24an elkartzen. Betiko jarraituko al dute horrela?
LOTURAK
6 m. / 2023 / Euskadi
Dirección: Laila Cavelti. Guion: Daniel Ezpeleta, Laila Cavelti, Producción: Ibai Lema. Intérpretes: Nikole Intxausti, Mariasun Pagoaga, Laila Cavelti.
ibailema14@gmail.com
Lorea tiene 10 años cuando su familia decide mudarse a otro país. Sin embargo, nunca deben olvidarse las raíces y la cohesión de su familia vasca.