PASCAL GAIGNE OSPATZEN Pascal Gaigne, zenbait urtetatik hona Donostian finkaturiko musikari frantsesa omenduko dugu. Soinu-banda ugariren konpositore oparoa. 2018an Goya saria irabazi zuen, musika original onenari emandakoa “Handia” pelikulan egindako lanagatik. Ezin konta ahala zuzendarirekin egin du lan, batzuk ospetsuak (Victor Erice, Iciar Bollain, Montxo Armendariz) eta beste zuzendari batzuei lehen zinema-urratsetan lagundu zien (Eduardo Chapero-Jackson, Daniel Sánchez Arévalo). Haren lanaren errepaso bat egingo dugu Pascal Gaignek musika jarri zien film labur batzuen bitartez, eta haietako batzuk oso urrun heldu ziren, partez arteari esker eta partez gure omenduaren lanaren egokitasunagatik.

  • Alumbramiento
  • Fridge
  • Tercero B
  • La culpa del alpinista
  • Aitona mantangorria

15/11/2019 – 20:00 h. Trintxerpeko Alkate Ordetza

ALUMBRAMIENTO
17 min. / 2007 / España

Zuzendaritza eta gidoia: Eduardo Chapero-Jackson. Ekoizpena: Prosopopeya Producciones S.L. Aktoreak: Mariví Bilbao, Cristina Plazas, Manolo Solo, Marta Belenguer, Sara Párbole. Musika: Pascal Gaigne.

• Europako Film laburrik onenari saria Veneziako Jaialdian
• Film laburrik onena Europako Zinema Akademiak
• Film laburrik onena Malagako Zinemaldian

Familia batek familiako kide zaharrenaren azken gauari egin behar dio aurre, bizitzaren azkenari aurre egiteko dauden modu ezberdinak azaleratuz. Modu harrigarrian, tabuak eta beldurra zeharkatuz, haietako batek gidatuko du azken fin hori.

FRIDGE
10 min. / 2014 / España

Zuzendaritza eta gidoia: Pepe Botias. Ekoizpena: KMPC y REC. Aktoreak: Alejo Sauras , Alba García Musika: Pascal Gaigne.

• Film labur alternatibo onena –Film laburren Ilargia Orbigoko Film laburren II. Zinemaldian.
• Epaimahaiaren Aipamen Berezia – La Pedrera Short Film Festival (Uruguay)
• Andaluziako Sorkuntza Onena – Cabrako ikus-entzunezko sorkuntzaren Lehiaketa Nazionala.

Alex gizon bitxia da, bakardadera ohitua, maniatikoa eta punttalakurlo, soilik janari prebiotikoak kontsumitzen ditu, begetarianoa da eta xehe-xehe jarraitzen du asteko janari taula erabat programatua. Astelehenero, errutina mugiezin gisara, erosketa eskrupulutsua egiten du, justu 7 egun dirauena. Ezustean, egun batean Aime agertzen da bere bizian, bera baino gazteagoa, alaia, kaotikoa, maniarik gabekoa, jan eta bizi kezkarik gabe egiten duena, egunean egunekoa gozatzeari jarraitzen diona. Aldian behineko bisita dibertigarrien sorta moduan hasitakotik bikote harremanera igarotzen dira Aime instalatzen denean.

TERCERO B
19 min. / 2002 / Euskadi

Zuzendaritza eta gidoia: José María Goeneaga. Ekoizpena: Moriarti Produkzioak. Aktoreak: Blanca Portillo, Ramón Agirre, Mariví Bilbao. Musika: Pascal Gaigne.

• Epaimahaiaren Aipamen Berezia Almeriako Film Laburren Nazioarteko Zinemaldian
• ACTUAL 2003 – Ikuslegoaren saria

Emakume batek bere puskak ezezagun bati uzten dizkio itsasora bainu bat hartzera sartzeko. Baina ateratzen denean, arrotza desagertu da puska guztiak berekin eramanez.

LA CULPA DEL ALPINISTA
13 min. / 2004 / España

Zuzendaritza: Daniel Sánchez Arévalo. Gidoia: Julio Medem, Daniel Sánchez Arévalo (Idea: Julio Medem)
Ekoizpena: Koldo Zuazua, Estefanía Gollert y Mónica Blas/Common Films S.L. Aktoreak: Roberto Enríquez, Eva Pallarés, Carolina Petterson, Alicia Medem. Musika: Pascal Gaigne.

• Film labur onena eta zuzendari onena –l´Alfàs del Pi-ko Zinemaldia
• Zuzendari onena – Medinako Zinemaldia
• XVI IKUSKA – 2005 – Film laburren onena

Bi neskatoren historia eta hotzarekiko harreman arraroa. Anak fobia dio hotzari eta, bereziki, elurrari. Amak erabaki du etxe-aldaira egitea hegoaldera, hondartza ondora. Baina beldurrak baretu beharrean, larritu egiten dira. Beldurra ematen diote lainoek eta haizeak. Mateok, psikiatra, hipnosi saio debaldekoak egiten dizkio. Alicia, Down sindromea duen haurra, Huescan desgaituentzako egoitza batean bizi da, inoiz ez da patiora ateratzen jostatzera eta are gutxiago elurra ari badu. Hotzetik babestu behar du Paulo, bere irudimeneko laguna. Mateok orduan bi neskatoak elkartzea erabakitzen du.

AITONA MANTANGORRIA
20 min. / 2014 / Euskadi

Zuzendaritza eta gidoia: Kepa Errasti. Ekoizpena: Kepa Errasti & Xabier Ormazabal / Banatu Filmak. Aktoreak: Kepa Errasti, Miren Gaztañaga, Unax Santxez, Isidoro Zabala. Musika: Pascal Gaigne.
distribucion@banatufilmak.com

• XVI IKUSKA – 2014 – Film laburrik onena euskaraz

Josu etxera itzultzen da eguberriak igarotzera. Aitonaren iraganeko sekretu baten berri izaten duenean, familiarekin harremanak izateko modua birplanteatu egingo du.