• Hotzean garbitu
  • Beldur malutak
  • Mateoren ama
  • Azken otsoa
  • Zuri so
  • Erroak

19/11/13 – 10:00etan. Niessen Kulturgunea – Errenteria

19/11/19 – 10:00etan. Trintxerpeko Alkate Ordetza

HOTZEAN GARBITU
15 min. / 2018 / Bizkaia

Zuzendaritza eta gidoia: Maddi Barrenetxea, Marta Teijeira. Ekoizpena: Eneko Díaz. Aktoreak: Sara Cozar, Iñigo Gastesi.
info@banatufilmak.com

• Korterraza film laburren Jaialdia – Euskarazko film laburrik onena

Bi ezezagunek topo egiten dute arropa-garbitegi batean. Euren arteko harremana garbigailuen erritmoan ibiliko da. Hasieran, euren jantziak garbigailuetan sartzen dituzte elkarri hitzik esan gabe. Gero, garbigailua biratzen hasten denean, elkar ezagutzen hasten dira. Azkenik, pasioak daramatza, eta orduantxe iristen da unea zentrifugaziorako.

BELDUR-MALUTAK
13 min. / 2019 / Gipuzkoa

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Ander Iruretagoiena, Telmo Irureta. Aktoreak: Maitena Salinas, Naia Madurga, Klara Badiola, Patxi Santamaría, Gorka Zubeldia.
info@banatufilmak.com

Laura psikologoa da, baina bere aholku propioek gutxi balio diote duen beldurra gainditzeko. Neskatxa bat izango da, berak jakin gabe, lehen pausoa ematen lagunduko diona Laurari, bere familia-arazoei aurre egiteko eta bere iraganari aurrez aurre begiratzeko behar duen kuraia eskuratzen.

MATEOREN AMA
15 min. / 2019 / Gipuzkoa

Zuzendaritza eta gidoia: Aitor Arregi, José Mari Goenaga. Ekoizpena: Jon Garaño. Aktoreak: Iñigo Aranburu, Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, Aitziber Garmendia.
kimuak@fimotecavasca.com

Denboraldi batean ama ikusi gabe igaro ondotik, Angel Marik erabakitzen du ama bizi den zahar-egoitzara joatea bisitan. Ez zaio gustatzen ikustea nola ama desagertu den bere seme-alabak ere ezagutzen ez dituen zahartasunak jotako atso baten larrupean…

AZKEN OTSOA
11 min / 2018 / Bizkaia

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Iker Maguregi. Aktoreak: Mikel Ibarguren, Iñigo Salinero, Jaione Elorza, Goiz Eder Iturain, Ander Jiménez, Jon Gezuraga.
iker.maguregi.luzan@gmail.com

Lau kideko familia bateko seme nagusia bere aitarekin azken otsoa hiltzera doa basoan. Hilotza etxera eraman eta ama-alabei erakutsi ondoren, gainerako otsoen hilobien ondoan ehorzten dute. Baretasuna lortu dutela uste badute ere, hurrengo goizean aita ohartzen da hiru ardi desagertu egin direla.

ZURI SO
10 min / 2019 / Gipuzkoa

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Alex Tello. Aktoreak: Telmo Irureta, Dorleta Urretabizkaia, Xuhar Aranburu, José Ramón Soroiz.

Lagun, zatoz ile-apaindegira
errepaso on bat behar duzu eta,
Atzoko makillajea ken ezazu
eta look berri bat bila ezazu.
Lagun, zatoz ile-apaindegira.

ERROAK
9 min. / 2018 / Gipuzkoa

Zuzendaritza eta gidoia: Ane Zuazubiskar. Ekoizpena: Itaso Garmendia, Irati Briñas. Aktoreak: Ainara Gurrutxaga, Amaia Irazabal, Estibaliz Curiel, Lur Usabiaga, Oier Zuñiga, Egoitz Aizpuru.
ane.zuazubiskar@alumni.mondragon.edu

• Errenteriako film laburren jaialdia –Euskarazko film laburrik onena

Ez dugu aukeratzen gure sustraietan ezarria dagoena. Maddik ia 40 urte ditu eta bizimodu on baterako behar den guztia du: lana, bikotelaguna eta etxea. Beno, bera ondo bizi izan zen. Ama ez zen beste lagun bakarra orain itxaroten ari da; gainerakoak seme-alabez mintzo diren amak baino ez dira.