IKUSKA 2016

KALEBEGIAK

Hiriburua den Donostiaz egindako filmaren izenburua da. 15 zinemagileren eskutik, 12 zatitan, hiriko kaleetan barna eramango gaitu pelikulak, Donostiako jendea ezagutaraziko digu, eta bereziki zinematografikoa den Donostiaren erretratua eskainiko.
KALEBEGIAK. 12 film labur. Pelikula bat. 12 ikuspegi zinematografiko. Eta hiri bat, espazio bat gai nagusi hartuta. Eta azken hamarkadetan Donostian sortutako talentu zinematografikoa, bidaiari ekiteko aitzakia gisa.
Askotariko ikuspuntuak biltzen dituen lan honetan, dokumentalak, animazioa eta fikzioa aurki daitezke, 15 zuzendarik kontatutako 12 istoriotan. Apropos bilatu dugu estilo-aniztasuna, eta aniztasun hori da, hain zuzen, proiektuaren baliorik preziatuena eta agerikoena.

www.kalebegiak.eus/eu/