19:30 h. Donibaneko Kulturgunea
20:00 h. Trintxerpeko Alkateordetza

  • Cemento y acero
  • Suite night
  • Inútil
  • Lo que somos
  • De menos
  • Free fall

     SAIL OFIZIALA

CEMENTO Y ACERO
17 min. / 2022 / Espainia

Zuzendaritza: Oriol Villar. Gidoia: Oriol Villar, J.D. Wallovitz. Ekoizpena: Luna Esquerdo / Otrascosas. Aktoreak: Luis Tosar, Daniel Guzmán.
info@ismaelmartin.com

Victor eta Nacho lagunak eta mafiosoak dira. Torturatuak izan dira, eta zementuzko bloke batera kateatu dituzte. Natxok ahaleginak egingo ditu bere burua salbatzeko; bien bitartean, Victorrek jakin nahi du zergatik traizionatu dituen haien nagusiak. Bizitzari eta iraganari buruzko gogoeta egiten ari direla, Nachok aitorpen bat egitea erabaki du, haien bizitzak aldatuko dituena, salbatzea lortzen badute behintzat.

SUITE NIGHT
13 min. / 2022 / Iran

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Mahtab Pishghadam. Aktoreak:  Aysan Ghanbari, Osved Sadeghi, Majid Araghi, Narges Razavi, Jamshid Bahadori, Ladan Zhafevand, Hana Varasteh.
elaheh.godarzi2@gmail.com

Yasi eta Raha, denek arbuiatzen dituzten bi neska. Yasik ahal zuen guztia egin zuen Raharekin azken zita bat izateko, zigorra betetzera eraman aurretik. Rahak beldur gutxiago dio heriotzari zurrumurruei baino. Izan ere, zurrumurruek diote hura exekutatu aurretik birjina bada, gizon batek kendu behar diola birjintasuna. Yasik bere eskuetan dagoen guztia egingo du haren neska-laguna exekutatu ez dezaten.

INÚTIL
8 min. / 2022 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Raquel Guerrero. Ekoizpena: Leixandre Froufe / Hysteria Films, Loniego Films. Aktoreak: Iván Pellicer, Javier Bódalo, Alberto Raw, Arantxa Zambrano, Paula Mirá.
info@distributionwithglasses.com 

• Film labur Onena – ECU – The European Independent Film Festival

Titok, denek adarra jotzen dioten auzoko mutilak, zenbat balio duen erakutsi nahi du. Hastapen-proba batzuen ondoren, goiz batean auzoko eremu batean tronpoak egiten ari da haren “lagun” berriekin. Musikak eta drogek lagunduta, ondo pasatzen ari dira; harik eta Titoren aipamen batek festa txantxa makabro bilakatzen duen arte; eta orduan Titok lapurreta bat egin behar izango du, hastapeneko errituala osatzeko.

LO QUE SOMOS
9 min. / 2021 / Espainia

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: David Guamán. Aktoreak: Rocío Román, Max Medrano, Jesús Morales.
info@promofest.com

Blanca, Marcos eta Nico ostiralero biltzen dira haien ama ikusteko. Duela urtebetez geroztik erdi mendekoa da eta Blancak zaintzen du. Oraingoan Blancak berri garrantzitsu bat eman behar die: denbora askoren ondoren, azkenean lana aurkitu du.

DE MENOS
8 min. / 2021 / España

Dirección y guion: Cristina Martín Barcelona, María José Martín Barcelona. Producción: Cristina Martín Barcelona, María José Martín Barcelona / Cosmopolitan TV, Lasdelcine Producciones Audiovisuales. Intérpretes: Víctor Clavijo, Juan López-Tagle, Kira Miró, Montse Pla.
info@ismaelmartin.com

En una cena entre amigos se hace evidente la tensión que existe entre Andrés y Marta, a raíz del ascenso de ella. Cuando se quedan solos Marta intenta entender si Andrés tan solo se siente frustrado en su profesión o hay algo más.

FREE FALL
19 min. / 2021 / Frantzia

Zuzendaritza: Emmanuel Tenenbaum. Gidoia: Guillaume Fournier. Ekoizpena: Zangro. Aktoreak: Abraham Lewis, Vincent Regan, Packy Lee, Bally Gill.
mail@studiotenenbaum.com

Tom Londresko banku bateko operadore gazte bat da. Hala ere, lortu berri dituen emaitzek lehen lerroan kokatu dute. 2001eko irailaren 11n lehen hegazkina dorre bikiak jotzen ikusten duenean, Tomek bere bizitzako operaziorik handienari ekingo dio. Benetako istorio batean oinarritutakoa.