20:00 h. Donibaneko kulturgunean
20:00 h. Trintxerpeko Alkateordetzan

  • La cajera
  • The stupid boy
  • Point Jordan
  • Alegre y olé
  • Ultrapolice

      ATAL OFIZIALEKO
     SAIOAK

LA CAJERA
14 m. / 2022 / Espainia

Zuzendaritza: Amada Santos Relaño. Gidoia: Miguel Ángel Parra. Ekoizpena: Amada Santos Relaño, Pedro Lendínez de Haro, Araceli Carrero – Fila5 Producciones, Esperpento Films. Aktoreak: Olga Navalón, Andrea Haro, Pedro Lendínez, Chema Trujillo, Amada Santos, Tomás Fernández, Trini Ferrera, Gema Castro.

fila5producciones@gmail.com

Macak supermerkatu bateko kutxan lan egiten du. Egun batean, apalategi bat birjartzen ari dela, gazte bat atzetik hurbildu zaio, eta “paketearekin” ipurdia igurtzi dio. Neskak hari aurre egiteko asmoa du, baina zalantzak sortu zaizkio. Eraso bat izan al da? Salatu dezaket? Emakume gehiagori egin al die? Ez al zaio egunero horren antzeko zerbait gertatzen mundu osoko ehunka emakumeri?

THE STUPID BOY
15 m. / 2022 / Erresuma Batua 

Zuzendaritza: Guillermo García López. Gidoia: Phil Dunn. Ekoizpena: Gabrielle Oliver, Phil Dunn, Kevin McGrath- Autentico. Aktoreak: Ellie Piercy, Josué Griffin, Derek Elroy, Shaun Mason

phil@authentive.com

The stupid boy filmak bi petsonen narratiba paraleloa kontatzen du: Michael, gorrotoa eta jazarpena antzemateko gai ez den 16 urteko mutil neurodibergentea; eta Stephen, abusu eta galera istorio baten ondoren suntsitutako eta eutsitako amorruz betetako gizona.  Pertsonaia horien bidaiak amaiera txundigarri batean elkartzen dira beren narratibak gurutzatzen direnean.

POINT JORDAN
19 m. / 2022 / Espainia

Zuzendaritza: Pol Miró Sánchez. Gidoia: Pol Miró, Javier Méndez. Ekoizpena: Olivia Pliego MacDougall, Miguel Ángel Morales González. Aktoreak: Jan Zawisza, Steve Watts, Samuel Berlanga.

alicia@yaqdistribucion.com

D eguna, 1944. Carlton Pilecki, 506 Erregimentuko parakaidista amerikarra, bakarrik geratu da eta galduta dago Alemaniako lerroen atzean. Laster jakingo du bere misioa aldatu egin dela.

ALEGRE Y OLÉ
19 m. / 2023 / Espainia

Zuzendaritza: Clara Santolaya. Gidoia: Clara Santolaya, Javier Durán. Ekoizpena: Clara Santolaya, Norma Velázquez – Batiak Film. Aktoreak: Angels Bassas, Luisa Gavasa, Mireia Oriol.

info@selectedfilms.com
Gazte Epaimahaiaren Saria – Medina Film Festival

Lena eta Carmen osasun mentaleko zentro batean daude ingresatuta. Haien arteko adin desberdintasun handia izan arren, bi emakumeek oso harreman berezia izango dute, eta, neurri batean, espekularra. Hala, enpatiaren, maitasunaren eta epaiketa-ezaren bidez, biek lortuko dute beren erruak eta beldurrak gainditzea eta sendatzeko lehen hazia landatzea.

ULTRAPOLICE
5 m. / 2022 / Frantzia

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Thibault Fauconnet. Aktoreak: Ludovic Locoche y Géorge Pagés.

contact@thibaultfauconnet.com

Krimenaren lekuan, auzitegi-mediku batek ikusi du bere kideetako batek ebidentzia bat ezabatu zuela. Egin duenaz ohartu direla konturatzean, ihes egingo du. Uniforme zurien artean galduta, auzitegiko mediku guztiek itxura bera dute. Susmagarria jazarlearengandik ezkutatu da.