IKUSKA 2016

 MINTZAGUN SAILA (Euskera)

IHESA

Zuzendaritza eta gidoia: Alejandro Diaz Castaño. Ekoizpena: Leire apellaniz – Señor y Señora, SL. Antzezleak: Koldo Soret, Usua de la Fuente, Maria Elorza, Maider Fernandez, Laura Flaño.
kimuak@filmotecavasca.com

Maitanek Iosu senarrari goiko solairutik datorren itogin bat dagoela esaten dionean, hark igotzea erabakitzen du, arazoa bizikideei jakinaraztera. Bisitaldiak, ordea, espero ez zituen sorpresak ekarriko dizkio Iosuri.

BITARTEKARITZA ISTORIO BAT

Zuzendaritza: Jon Urraza. Gidoia: Jon Urraza, Asier García Real. Ekoizpena: Jon Urraza.
urrazajon@gmail.com

Karmele Gontzalen txantxa astunez kokoteraino dago eta, ordainetan, whatsapp taldea sortu du. Hori jakitean,Gontzal sutan jarri da. Liskarraren erdian gatazkak konpontzeko bestelako moduen alde egiten duen irakasle bat agertu da.

HILETA

Zuzendaritza eta gidoia: Kepa Sojo. Ekoizpena: KUTTUNA FILMAK, Sonia Pacios. Antzezleak: Kandido Uranga Itziar Atienza Mikel Losada Martxelo Rubio Jose Kruz Gurrutxaga Josean Bengoetxea Asier Hormaza Jose Ramon Soroiz Susana Soleto Gorane Chueca.
kimuak@filmotecavasca.com

1925ean, herri txiki batean, bat-batean hil den Ingeren, Mikel Martikorenaren emazte gaztearen, hilbeila egiten ari dira. Herriko indar biziak bertaratu dira, baina familiako patriarka Martinek kezka bakarra dauka: Joanes bere seme ertainaren desagerpena, teologia ikasi ostean, mendian baitabil burua galduta, hildakoen berpiztea predikatzen.

HASIERA

Zuzendaritza: Felipe Ugarte. Gidoia: Maite Amarica. Ekoizpena: Larrotxene Kultur Etxea, Nuria Casal. Antzezleak: Alaitz Eguren, Asier Hernandez, Maite Bastos, Itziar Aizpuru, Amaia Fernandez, Amaia Aberasturi, Eider Elorza, Xabi Terrones, Beñat Iturrioz.

Maria bere segurtasun eta bizipoza bat-batean galtzen ditu bere bikotearen erasoa jasan eta gero. Barruan itsatsirik daraman traumari aurre egiten saituko da, bainan ez da erreza izango.

BETI BEZPERAKO KOPLAK

Zuzendaritza: Ageda Kopla Taldea. Gidoia: Maialen Lujanbio. Ekoizpena: LEKUK KULTUR ELKARTEA, Patxi Azpillaga.
Kimuak@filmotecavasca.com

Santa Ageda bezperako ospakizuna abiapuntutzat hartuz —non jendea eta bertsolariak etxez etxe joaten diren festa giroan, koplak kantatzen makilek ezarritako erritmoan—, Maialen Lujanbio bertsolariak genero idarkeriaren salaketa gordina egiten du. Bertsoz bertso, indarkeria matxistaren agerpen ezberdinak salatzen dira, bai eta hura gainditzeko gure ezintasuna ere. Kopla hauek aitzaki hartuta, hogei euskal artista gaztek sortze-lan kolektibo bat zuzentzen dute animazio teknika ezberdinak erabiliz.

AITXITXE

Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena: Markel Goikoetxea Markaida. Antzezleak: Wallace, Nicholas Johnny, Amanda Hume.
info@banatufilmak.com

Luis, orain dela urte asko Ameriketara joan zen 75 urteko euskalduna bere eguneroko bizimoduarekin gogaituta dago: egunkaria irakurri, irratia entzun, film klasikoak ikusi…; eta hori guztia, elkarbanatzeko lagunik gabe gainera. Bat batean, ordea, txirriiin! Txirrin hotsa. Bere biloba George zaindu beharra gertatzen zaio. George 6 urteko mutiko bixi eta jakinmin handikoa da. Luisen mundua hankaz gora jarri duen mutiko honek itzuliko ote dio bizipoza?