
TXIN
TXIN
ZINEMA
TXIN TXIN ZINEMA IKUSKAren 25. edizioaren (2023) programazio bereziaren barruko jarduera da.
Une atsegin bat pasa nahi dugu, magiaz betetako une batez gozatzen eta lagunartean. Zinema omendu eta zinemaren alde topa egin nahi dugu.
Horretarako, zinema-saio berezi bat diseinatu dugu, 7. artea maite dutenentzako gehigarri batekin. Hain zuzen ere: zuzeneko piano-musika sarrera eta irteera girotzeko, film luzea, eta mahai baten inguruan jarritako eserlekuak, eta mahaian cava, snakak eta pastak.

Uztailak 8, larunbata
Tokia: Trintxerpeko alkateordetza
Ordua: 22:00
IKUSKA 2023
IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK PASAIAKO BADIAKO FILM LABURREN NAZIOARTEKO 25. ERAKUSTALDIA
