Select Page
  • Ángulo muerto
  • Faustino
  • Ya hanouni
  • Medusas
  • Chicken jazz
  • Te debo una

SAIL
OFIZIALEKO SAIOAK

ÁNGULO MUERTO
14 m. / 2024 / Espainia

Zuzendaritza: Cristian Beteta. Gidoia: Nüll García, Alba Flores. Ekoizpena: José Luis Rancaño & Pablo López – La Dalia Films SL y Robot Productions SL. Aktoreak: Carlos Santos, Eva Llorach.
info@distributionwithglasses.com

Festival Alhama Ciudad de Cine – Film labur onena eta ikusleen saria.

Estela eta Ramon bananduta daude, eta haien seme bakarrak, Hugok, bere buruaz beste egin du, eskola-jazarpena jasan ondoren. Semearen erasotzaileek grabatutako bideo bat eskuratzen duenean, Estelak uste du Ramonekin elkarrizketa bat izateko unea iritsi dela. Hugorekin gertatutakoaren errealitatea ezagutu ondoren, saiatuko dira argitzen ea hori saihestu ote zezaketen eta ea guraso bezala ondo jardun zuten.

FAUSTINO
19 m. / 2025 / Espainia

Zuzendaritza eta gidoia: Germán Mairen. Ekoizpena: Germán Mairen – Garajonay Aktoreak:Víctor Palmero, Carlos Manuel Díaz, Aria Bedmar.
info@selectedfilms.com 

Faustinok, 70 urteko erretiratuak, egunero bisitatzen du bankua. Baina gaur itxiera-eguna da, eta Ramonek, sukurtsaleko zuzendariak, ez du distrakziorik nahi. Hartaz berehala libratzeko, bulegoan aurrez aurre artatzea erabaki du. Baina ez daki ez dela gestioak egitera bakarrik joan… eta inoiz ahaztuko ez duen itxiera-eguna izango dela.

YA HANOUNI
3 m. / 2025 / Frantzia

Zuzendaritza,gidoia eta ekoizpena: Lyna Tadount, Sofian Chouaib. Aktoreak: Norlhoda Dali, Omar Salem, Hicham Hamdaoui, Bilal‑Amine Bachir.
sofian-chouaib@live.fr, lyna.tadount-pro@outlook.com

Arizona International Film Festival – Film labur onena.
Festival Internacional De Cine Shorts Costa Rica – Aipamen berezia.
Chiayi International Three Minutes Video Competition – Zilarrezko saria.
Festival De Cine Global Santo Domingo – Ópera Prima saria.
International Film Festival Asterfest – Film onena.
Reel Sisters Of The Diaspora Film Festival – Gidoi onena.

Ama bat eta aita bat haien haurtxoa lokarrarazten saiatzen ari direla, haien artean lehiaketa jostagarri eta samurra sortuko da: biek lortu nahi dute haurrak bere lehen hitza esatea. Etxeko eszena sinple horretan familiaren maitasuna, lehia eta eguneroko konplizitatea islatzen dira.

MEDUSAS
6 m. / 2025 / Espainia

Dirección y guion: Iñaki Sánchez. Producción: Iñaki Sánchez Arrieta, Joan Alamar, Víctor Suñer – El Camino Producciones Cinematográficas, Sistema del Solar Produccions SL, Vessmedia. Intérpretes: Manuel Canchal, Tània Fortea.
info@selectedfilms.com

Festival de Cine de San Sebastián 2025 – “Premio Loterías de cortometrajes de temática social” delakoaren bigarren saria.

Bi gazte (mutil bat eta neska bat) hondartzaren ertzean paseatzen ari dira. Itxuraz ez dira ohartzen inguruan duten panoramaz: migrazio-ibilbideen tragedia, itsasora iristen diren gorpuak, etorkizun hobe baten bila bizitza arriskatzen dutenen zaurgarritasuna.

CHICKEN JAZZ
21 m. / 2025 / Espainia

Zuzendaritza: Imanol Ruiz de Lara. Gidoia: Imanol Ruiz de Lara y Gonzalo Tejedor Andrés. Ekoizpena: Néstor López, Pilar Sancho, Josemari Martínez, Pedro Díaz, Imanol Ruiz de Lara, Guadalupe Arensburg – Filmmakers Monkeys, Calabaza Films, Mandrágora Cinema, Venus Plutón. Aktoreak: Susana Abaitua, Ramón Barea, Tamar Novas, Javi Tena.
cortometrajeslaboralcineteca@gmail.com

XXI Festival Nacional de Cortometrajes al Aire Libre REC (Ribadedeva en Corto) – Asturiaseko film labur onena.
Festival de Cine de Madrid-PNR – Arte zuzendaritza onena.
Butoni Fest – Festival Cultural Internacional de Valencia – Efektu berezi onenak.
34º Festival de Cine de Madrid-PNR – Mejor Arte Cortometraje.

Teo (42) tronpeta-jotzaile ohia da, eta aitak oinordetzan utzitako oilasko-dendan lan egiten du. Bizitza monotonoa du, bere ametsak izan zirenetatik urrun igarotzen dena. Halako batean, Andrea, bere bikotekide ohia agertuko da, bere tronpeta zaharrarekin.

TE DEBO UNA
11 m. / 2025 / Espainia

Zuzendaritza: Santi Capuz, Diego Jiménez. Gidoia. Santi Capuz. Ekoizpen: Pacho Martínez, Pablo Hernández, Pablo Bonal, Diego Jiménez, Santi Capuz – The Panda Bear Show. Aktoreak: Antón Lofer, Pablo Castellano, Alba Rico.
alicia@yaqdistribucion.com

Raul eta Lucas lagunak dira betidanik. Egun batean, Raúlek etxera eraman du Lucas… baina aurretik mesede bat eskatu dio. Mesede garrantzitsu bat. Azken finean, Lucasek mesede bat zor dio.