IKUSKA 2019 – EGITARAUA

19/11/13 – 10:00etan – Niessen Kulturgunean – Errenteria.
• MINTZAGUN
Euskarazko film laburren emanaldia Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleentzat. Horiexek emango dute film laburrik onenarentzat MINTZAGUN saria.

19/11/15 – 20:00etan – Trintxerpeko alkateordetza
• OMENALDIA…
Pascal Gaigne, zenbait urtetatik hona Donostian finkaturiko musikari frantsesa omenduko dugu. Soinu-banda ugariren konpositore oparoa. 2018an Goya saria irabazi zuen, musika original onenari emandakoa “Handia” pelikulan egindako lanagatik. Ezin konta ahala zuzendarirekin egin du lan, batzuk ospetsuak (Victor Erice, Iciar Bollain, Montxo Armendariz) eta beste zuzendari batzuei lehen zinema-urratsetan lagundu zien (Eduardo Chapero-Jackson, Daniel Sánchez Arévalo). Haren lanaren errepaso bat egingo dugu Pascal Gaignek musika jarri zien film labur batzuen bitartez, eta haietako batzuk oso urrun heldu ziren, partez arteari esker eta partez gure omenduaren lanaren egokitasunagatik.

19/11/16 – Trintxerpeko Alkateordetza.
19:00etan – EMEA ETA ANITZA
Emakumea hainbat arlotan islatzen duten film laburren proiekzioa. Saioko film laburrik onenari Bekoz Beko saria emango diogu.

22.30ean – GAUGUASA
Umorezko film laburren saioa.

19/11/17 – 19:00etan – Trintxerpeko alkateordetza
• “O QUE ARDE”- en proiekzioa.
Inor ere ez du zain Amadorrek, sute bat eragiteagatik kondena bete ondoan kartzelatik ateratzen denean. Etxera itzultzen da, Lugoko mendietan galdutako herrixka batera, non berriz ere bere ama Benedictarekin biziko den, txakur Lunarekin eta bere hiru behiekin. Haien bizitzek izadiaren erritmo bareari jarraitzen diote, harik eta sute bortitz batek eremua kiskali eta guztia aldatzen den arte.
Piromano baten bere herrixkarako itzuleraren kronika liliragarria (…)Landa-eremuko Galizian desagertzear den bizimodu bat harrapatzen duen artefaktu liluragarria (…)Profesionalak ez diren bi aktore miragarriak”
Oskar Belategui: El Correo egunkaria
Mirari su-emailea (…)Lehenbiziko minutuak izugarri ederrak dira (…) “Laxe” espainiar zinemaren nortasun, perspektiba eta prospektiba gehien duen ahotsetariko bat da (…)
Marta Medina: El Confidencial

AZAROAREN 18TIK 22RA
• SAIL OFIZIALA – Lehiaketako film laburren proiekzioa.
19:30ean – Donibaneko Juanba Berasategi Kulturgunean.
20:00etan – Trintxerpeko Alkateordetzan.

19/11/19 – 10.00etan – Trintxerpeko alkateordetza
• MINTZAGUN
Euskarazko film laburren emanaldia Trintxerpeko euskaltegietako ikasleentzat. (Mintzagun Saria, euskarazko film labur onenari).

19/11/22 – 22:30ean – Trintxerpeko alkateordetza
• INTRIGA ETA IZU FILMAK
Intriga, izu, thriller… film laburrak.

19/11/23 – 19:00etan – Trintxerpeko alkateordetza
• EPAIMAHAIAREN ERABAKIA ETA 2019KO IKUSKAREN SARI-BANAKETA
• FILM LABUR SARITUEN PROIEKZIOA